XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bereizketa hauek ez dira beti oso argiak, eta horregatik sailkapen-sistema desberdinak proposatu dira (
1.2. Tamainua eta plankton-espezieen katea.
Espezie planktonikoen artean dauden erlazio kimikoez gain, espezie hauen katea dela eta beste alderdi garrantzitsuak ere gogoan izan behar ditugu: esate baterako, organismoen tamainu-aldakuntza eta ondorioz, elikagai-absortzioan
Margalef-en (1958) plankton-katearako ereduari jarraituz, katean zehar zelula-neurria gero eta handiago izango da.
Azken lanetan ostera, fitoplankton-ekoizpenaren zatirik handiena nanoplanktonari (2-20 ampmicro;m-ko diametroko izaki bizidun planktonikoei) esker dugula adierazten digute, kateako azken etapetan nagusi izanik (
Kateako lehen etapan elikagaiak berriztatu ondoren, klorofila-kantitate osotik %5-20 nanoplanktonari dagokiona izaten dugu (
Aitzitik, ur-zutabea udan estratifikazio-baldintzetan dagonean, hots, kateako etapa berantkorrean, guztizko klorofilarako nanoplanktonaren emaitza %50-99 izaten da (
Katean ikusten diren etapa eta banaketa hauek, neurriaren arazoa kontuan izanik, plankton-izakien banaketa geografikoaren antzekoak dira.
Ezaguna denez, ozeano-uretan nanoplanktona (kokolitoforidoak, dinoflagelatu biluziak, monadoak, eta abar) nagusia da.
Elementu planktoniko handiak (diatomeak eta dinoflagelatu handiak) aldiz, kostaldeko eta plataforma kontinentaleko uretako fitoplanktonean nagusitzen dira (
Horrelako tendentziak, ur-sistema oligotrofiko eta eutrofikoetan ere aurki ditzakegu.
Horregatik, plankton-osagai txikiek segida ekologikoan daukaten funtzioari buruzko azken lanak, Margalefek bere segida-ereduan proposatu zituen neurri-tendentziekin ez daude ados.
Beraz, argi dago segidan zehar fitoplankton-izakien neurri erlatiboa alda dezaketen faktore guztiak birkontsideratu egin behar ditugula.
Ikusten denez, une batean izan dezakegun fitoplankton-organismoen tamainu-banaketa, faktore hauen menpean egongo da: - Zelula-neurria eta elikagai-absortzioaren arteko erlazioa.
- Hondorapen-tasa erlatiboa.
-
2. irudian agertzen zaigun grafikotik atera ditzakegun ondorioen bitartez, zelulen tamainuaz orokorpen hau egin dezakegu: teorikoki, zelula txikiak handiekin konparatuz, hazteko eta elikagai-kontzentrazio altua denean elikagaiak erabiltzeko elementurik onenak dira, zeren eta gainazal/bolumen erlazioa handiagoa bait dute.
Izan ere, zelula txikiek erlatiboki, biomasa-unitatez absortzio-gainazal handiagoa dute, eta horregatik hain zuzen, elikagai-absortzioaren tasak
Hala ere, fitoplankton txikiak dauzkan elikagai-absortziorako asetasun-koefizienteak normalean fitoplankton handienarenak baino txikiagoak izaten direla berezitu behar dugu (3. irudia).
Beste alde batetik, Bansek (1982) zelula-neurriari eta hazkunde-tasari buruz zegoen lan guztia berrikusi zuen, (...).